Beste bi geoparkeetako kideekin bildu dira Deba, Mutriku eta Zumaiako udaletako hainbat ordezkari

Maria Maya Manterola 2023ko aza. 20a, 16:00

Villuercas-Ibores-Jarako (Caceres, Extremadura) eta Las Lorasko (Burgos eta Palentzia, Gaztela eta Leon) geoparkeetako kideekin izan dira, erakunde eta entitate laguntzaileen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin. 

Joan den asteazkenean Extremaduran izan ziren Debako, Mutrikuko eta Zumaiako udal ordezkariak, alkateak buru zirela, hiru geoparkeen arteko lankidetza topaketan. Lurraldearen kohesioa, behetik gorako ikuspegia, eragileen eta sektoreen arteko hurbilketa eta laguntza izan ziren proiektuaren ordezkariek nabarmendu zituzten gakoak. Geoparkeak eta haien lurraldeak hobeto ezagutzen lagundu zuen galdera- eta hitzaldi-sorta batekin amaitu zen foroa.

Honakoak bisitatu zituzten elkarrekin ondorengo egunean: Villuercas tontorra, geoparkearen punturik altuena (1595 metro); Costanaza meategia eta interpretazio-zentroa (Logrosan); Cañameroko hezkuntza-geozentroa eta Bisitarien Harrerarako Zentroa; eta, azkenik, Cabañaseko gaztelua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide