Euskal Herriko Mugimendu Feministak, zaintzarako eskubide kolektiboa aldarri hartuta, greba feminista orokorrera dei egin du azaroaren 30erako. Itaiak ere egun horretan bertan greba egitera deitu ditu emakume langileak, baina beste aldarrikapen batzuen bueltan egingo ditu mobilizazioak. Hain zuzen ere, Kalitatezko bizi eta lan baldintza duinak guztiontzat da aukeratu duen leloa, eta besteak beste, lan guztiei aitortza soziala bera egitea eta zaintza lanak sozializatzea aldarrikatuko ditu. Eider Agirre (Azpeitia, 1996) eta Nora Ganzarain (Azpeitia, 2001) Urola Erdiko Itaiako kideek azaldu dituzte grebara dei egiteko antolakunde sozialistaren arrazoiak.