Gaurtik aurrera salgai izango dira ErrotaHerria kanpainako bonoak

Maria Maya Manterola 2023ko azaroaren 22a

Turismo Bulegoan izango dira salgai, 10:00etatik aurrera. 30 euroren truke 40 euroko balioa duten 1.000 txartel banatuko dituzte guztira. 

Herriko saltokiak indartzeko, abian da berriz ere ErrotaHerria kanpaina, Gertu merkatari eta ostalarien elkartearen eta Zumaiako Udalaren eskutik. Gaurtik aurrera 1.000 erosketa bono izango dira salgai Turismo Bulegoan, 30 euroren truke. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan erabili ahal izango da bonoa, eta 40 euroren balioa izango du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide