Gipuzkoako Elikagaien Bankurako elikagai bilketa egingo da ostiralean eta larunbatean

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 23a

Eroski eta BM supermerkatuetan egingo dute bilketa.

Elikagai bilketa egingo dute ostiralean eta larunbatean lurralde mailan. Zumaian Nagusilaneko boluntarioek egingo dute Eroski eta BM supermerkatuetan.

Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren aldeko elikagaiak eta pardelak jasoko dituzte ostiralean eta larunbatean. Zumaiako kasuan, Nagusilaneko boluntarioek gidatuko dute eta Eroski eta BM supermerkatuetan egingo dituzte bilketak.

Elikagaien bilketa handi honetan honako gaiak jasoko dituzte: lekaleak, arroza, gailetak, azukrea, hirina, olioa, arrain kontserbak, barazki kontserbak, eta 5 eta 6 zenbakiko pardelak. Diru txartelen bidez kolaboratzeko aukera ere izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide