Santa Zeziliako kalejira egingo du Txistulari Bandak igandean

Juan Luis Romatet

Argazkia duela 30 urtekoa da, EgaƱa Bidasoro Txistulari Banda zuzentzen hasi zenekoa.

Zumaiako txistulariek ere musikarien zaindaria gogoratuko du kalejira baten bidez.

Azaroaren 22a da Santa Zezilia eguna, musikarien zaindariaren eguna. Aurreko urteetan bezala, txistulariek ere gogoratuko dute beraien zaindaria. Hala, eguraldiak laguntzen badu, behintzat, Joseba Iñaki Egaña Bidasorok zuzentzen duen taldea herriko kaleetan zehar ibiliko da goizeko 10:30etik aurrera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide