Distira argazkilari elkarteak jakinarazi berri ditu azaroko lehiaketako irabazleen izenak. Ivan Rodriguez bazkideak irabazi du lehiaketa, eta bigarren eta hirugarren postuak Eduardo Merinorentzat izan dira. Guztira 11 argazki aurkeztu dituzte, zortzi argazkilaritan banatuta.
Zehazki, azaroko lehiaketan parte hartzaileek koadro famatu batean bilatu behar izan dute inspirazioa argazkia ateratzerako orduan. Hemen ikus daitezke argazki guztiak.