Itsas hondakinak bilduko dituzte bihar Itzurunen

Juan Luis Romatet 2023ko azaroaren 25a

AZTI zentro teknologikak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak elkarlanean iaz egindako zabor bilketa. (Euskal Kostaldeko Geoparkea)

Itsas Zaintza Sareak egin du deialdia, eta 11:00etatik aurrera ariko dira itsasoak itsasertzera ekarritako zaborra jasotzen.

Itsasoak hondartzara ekarritako hondakinak jasoko dituzte bihar, 11:00etatik aurrera Itzurunen. Itsas Zaintza Sareak antolatutako jarduera da, eta ekimenean parte hartu nahi duenak 619 81 42 25 telefono zenbakira dei dezake edo info@master.eus helbidera idatzi.

"Planetarentzat jasangarriagoak diren ohitura berriak sortze" aldera abiatu zuten Itsas Zaintza Sarea: "Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, itsas agenteen sare honek itsas inguruneari buruz duten ezagutza guztia balioetsi nahi du, eta haiek itsasoaren zaintza erreferente bihurtu".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide