Amaitu da azken egunotan Mexikon jokatu den 22 urtez azpikoen zesta puntako Munduko txapelketa. Gonzalo Agirre zumaiarrak parte hartu du Espainiako selekzioarekin, baita brontzezko domina eskuratu ere.
Aldazabalekin osatu du bikotea Agirre anaietatik gazteenak txapelketa honetan. Taldekako partiden ondoren, ostiralean finalerdia jokatu zuten Frantziako ordezkari Benetrix eta Caparrusen aurka. Azken hauek nagusi izan ziren eta partida 2-0 emaitzarekin galdu zuten Espainia Bko ordezkariek.
Larunbatean jokatu ziren txapelketako azken partidak. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokan Sardina eta Torresen aurka aritu ziren, eta 2-0 emaitzarekin (15-5, 15-10) emaitzarekin irabazi zuten partida eta, ondorioz, Munduko txapelketako brontezko domina.