Goizean hasi eta iluntzera arteko ekintzak antolatu ditu Zumaiako Mugimendu Feministak datorren ostegunerako. Egun horretan, zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba feminista orokorra egingo da Euskal Herri mailan.
Zumaiari dagokionez, Emakumeon Etxean gosaria izango dute goizeko 9:00etan, eta jarraian, eguerdira arte, piketeak ibiliko dira kalez kale. Informazio banaketa eta elkartasun ekintzak ere egingo dira eguerdiko 12:30ak arte. Ordu horretan, elkarretaratzea egingo dute Zubitxikian.
Jarraian, 14:00etan, bazkaria izango dute Emakumeon Etxean. Bazkarira joateko aurrez izena eman beharko da, hemen. Haren amaieran, 15:00etik 18:00ak arte informazio banaketaren eta elkartasun ekintzen bigarren txanda izango da. 18:00etan, berriz, eskualde mailako manifestazioa egingo da Zumaian, Beheko Plazatik abiatuta.
Antolatzaileek gogoratu dute, baita ere ostegun osoan zehar kontsumo greba egingo dela.
Zaintza gunea ere prestatuko dute antolatzaileek greban parte hartu nahi eta zaintza ardurak gizonezko baten esku utzi ezin dutenentzako. Horretarako, mugimendu feministarekin jar daitezkete harremanetan zumaiafeminista@gmail.com helbidera idatzita.
Azken bilera
Greba egunaren aurretik, asanblada irekia egingo dute. Bihar izango da, asteartean, 19:30ean hasita, Emakumeon Etxean.