Abenduaren 3a da Euskararen Eguna. Horren harira, Zumaiako Udaleko Euskara Sailak eta Larraina euskara taldeak ekitaldien egitaraua prestatu dute.
Azaroak 29, asteazkena
Arratsaldeko 19:00etan, Aita Mari zineman, Julene Azpeitia 36. ipuin lehiaketako sarien banaketa; ondoren, literatura emanaldi musikatua: olerkiak, kantuak eta pianoa.
Abenduak 1, ostirala
Ikastetxeetan HH eta LHko neska-mutilei Zumaiako plazak lantzen dituen 2024ko egutegia banatuko zaie. Herritarrentzat ere eskura egongo dira udaletxeko harreran.
BAGA BIGA emanaldia (Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez) DBH4ko ikasleentzat.
Abenduak 2, larunbata
Larraina euskara elkartearen batzar irekia, Alondegiko Moila gelan, 11:00etan.
"Sarean ere euskaraz" bideo lehiaketaren sari banaketa, 13:00etan, Alondegiko Moila gelan.
Larrainak antolatutako bazkaria, 14:30ean, Kupela jatetxean. Izenak eman: Hogarrean bertan edo e-mailez (larrainaet@gmail.com). Azken eguna: azaroaren 29a.
Abenduak 3, igandea. Euskararen Eguna
Euskarazko filmak Aita Mari zineman: 17:00etan haurrei zuzendutako Doraemon nobitaren dinosauro berria, eta 19:30ean Bidasoa 2018-2023.