Gabon garaian komertzioen eta tabernen erakusleihoak dotoretzea bultzatu nahian, Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere.
Lehiaketan parte parte hartu nahi duten establezimenduek aurrez izena eman beharko dute Gerturen 638 00 45 76 sakelako telefonora deituta edo WhatsApp bidez mezua bidalita. Posta elektronikoaren bidez ere izena emateko aukera izango da zumaiaelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Izena emateko azken eguna abenduaren 4a izango da.
Parte hartuko dutenen erakusleihoa abenduaren 11rako prest egon beharko du eta ezingo du dekorazioa aldatu abenduaren 26a baino lehen.
Erakusleihoen balorazioa egiteko eta irabazleak ezagutzeko hiru lagunez osatutako epaimahaia izango da. Bestalde, herritarren irabazlea Facebook bidez egingo den bozketan ezagutuko da.
Epaimahaiak bi sari emango ditu: irabazleak 300 euroko balioa duen erosketa txartela jasoko du; bigarren sailkatuak, berriz, 200 euroko erosketa txartela eskuratuko du.
Herritarren sariaren irabazleak, aldiz, 100 euroko erosketa txartela jasoko du.
Gainera, Facebooken bozkatzen duten guztien artean, 100 euroko beste erosketa txartel bat zozkatuko da.