Eguneko lehen orduetan jarraipen handia ari du izaten grebak Zumaian. 40-50 lagunek egin berri dute protesta herrian, zaintzarako eskubidea aldarrikatzen. Emakumeen etxean bildu dira 9:00ak aldera, gosaria egiteko. Aurrez, ordea, greba feministaren aldeko ekintzak hasiak ziren dagoeneko. Izan ere, goiza argitu gabe zegoela, piketea egiten dute Arroa Behean, eta autopistako sarrera eta irteera blokeatu dituzte.
Goizak aurrera egin ahala, piketeak herrigunean egin dituzte. Komertzio, taberna eta aurrezki kutxa ia guztiak itxita dauden arren, zabalik mantendu dituzten lokalen aurrean jarri dira eta txilibituekin eta musikarekin, aldarrikapena egiten.
Momentu honetan, Otezuri aldera doa taldea. Bertan elkarretaratzea egingo dute, eta aurreikuspenen arabera, bigarren bat egongo da ondoren, zubitxikia parean.
Greba feminista orokorrera deituta daude herritarrak zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko, eta eguneko lehen orduetan, nabaria da grebaren eragina Zumaiako kaleetan. Udal zerbitzuak itxita, eta baita hainbat saltoki eta negozio ere. Beste batzuk, berriz, zabalik daude.
Argazkiak: David Julià eta Juan Luis Romatet