Aitziber Garmendiak zuzendutako Kanpora sartzen antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak etxeak abenduaren 15ean, Aita Mari aretoan. Ekoiztetxearen arabera, sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen eta lehen pertsonan idatzitako istorioa da zapatuan eskainiko dutena. Xabin Fernandez eta Intza Alkain dira obrako bi aktoreak.
Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 11 da.