Espainiako boxeo txapelketan arituko dira Zumaiako klubeko kideak

Juan Luis Romatet

Ruben Arredondo eta Eliezer Chavarria. (Zumaia Cuban Boxing)

Bihar hasiko dira gazte eta junior mailetako Espainiako boxeo txapelketak. Zumaia Cuban Boxing klubeko bi kide izango dira bertan.

Euskadiko boxeo selekzioarekin arituko dira Eliezer Chavarria boxeolari gisa, 75 kiloko kategorian, eta klubeko buru Ruben Arredondo entrenatzaile lanetan.

Azken honek azaldu duenez, lan handia egin dute aurreikuspenak betetzeko. Kantabriako (Espainia) Liencres herrian egingo dira txapelketak eta "ilusio handiarekin" doazela adierazi du. "Dena ematera goaz".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide