Zumaiako Udaleko Euskara Sailak eta Larraina euskara taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauari bukaera emateko, haurrentzako eta helduentzako euskarazko film bana emango da gaur Aita Mari zinema aretoan.
Lehenbizi, Nobitaren dinosauro berria animaziozko film japoniarra emango da, 17:00etatik aurrera (ikusi hemen trailerra). Jarraian, Fermin Muguruzak zuzendu eta azken Donostiako Zinemaldian erakutsi zen Bidasoa 2018-2023 dokumentala emango da. Azken emanaldi hau 19:30ean izango da.