Sartu gara urtearen azken hilabetean, eta ohi bezala, gaua iristearekin batera kolorez janzten hasi dira herrietako kaleak. Gabonetako argiak atzo, abenduaren lehena, piztu zituzten Zumaian aurreneko aldiz, kaleei magia eta ilusio pixka bat –edo asko– emate aldera.
Inguruko beste herri batzuetan ere atzoko eguna aukeratu zuten argiak pizteko, eta ekitaldiak egin zituzten, esaterako, Zarautzen eta Donostian.