Txapeldun eta txapeldunorde Gipuzkoako zesta punta txapelketan

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 4a, 10:13

Cosme eta Gonzalo Agirre goian, Mikel Silveti eta Marlon Watkins behean. (Utzitakoa)

Gipuzkoako zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Zumaiako Kirol Elkarteko bi bikote aritu ziren txapelen bila.

Hondarribiko frontoiak hartu zituen larunbatean zesta punta modalitateko Gipuzkoako txapelketako finalak. Zumaiako Kirol Elkarteko puntistak bi kategoriatan heldu ziren azken txanpara, kadete eta nagusien mailan, hain zuzen.

Kadete mailan, Marlon Watkins eta Mikel Silveti kantxaratu ziren. Ezin izan zutebn, baina, txapela jantzi, Mutrikuko Danok Bat elkarteko kideak hobeto aritu ziren-eta: 30-18 emaitzarekin irabazi zuten partida mutrikuarrek.

Nagusien mailan bai, hor nagusitasuna erakutsi zuten Cosme eta Gonzalo Agirre anaiek: 30-16 emaitzarekin irabazi zieten zioten zumaiarrek Hondarribiko bikoteari. Ondorioz, irabazleen txapela jantzi zuten Agirre anaiek.

Cosme Agirre, bakarkako txapelketan

Banakako zesta punta txapelketa abian da, eta final hamaseireneko partidak jokatu ziren Berriatuako frontoian pasa den asteburan. Cosme Agirre izan da fase honetan aritu den pilotarietako bat, eta ostiral gauean jokatutako norgehiagokan Alex Goitia izan zuen aurkari. Bi set eta huts emaitzarekin irabazi zuen Agirrek (11-12, 11-12). Final zortzirenak aste honetan bertan jokatuko dituzte. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide