Martuteneko presoentzako arropa eta bestelako produktuen bilketa egingo du Zumaiako Caritasek

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 6a

Urtero garai honetan egin bezala, Martuteneko espetxean preso daudenei bidaltzeko arropa eta bestelako produktuak bilduko ditu Zumaiako Caritasek.

Gabon garaian elkartasuna erakutsi nahian, Zumaiako Caritasek Martutenen preso dauden pertsonei bidaltzeko bilketa egingo du. Honako gaiak jasoko dituzte: txandalen galtzak, kamisetak eta jertseak; bainuko txankletak (39-45 tailetakoak); kirol oinetakoak (39-45 tailetakoak); turroi biguna; metxeroak; zigiluak (A motakoak), gutunazalak eta boligrafoak; eta azazkalak mozteko gailuak.

Bilketa abenduaren 13an eta 14ean egingo dute, 19:00etatik aurrera, Caritasek Zumaian duen lokalean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide