Kataluniako ahotsak entzungai Parrokian

Juan Luis Romatet

Opariak partekatzen kontzertuaren amaieran.

Cambrils hiriko (Herrialde Katalanak) Coral Verge del Camí abesbatzak kontzertua eskaini zuen atzo iluntzean San Pedro parrokian.

Kataluniako abesbatza honek 55 urte bete ditu, eta abesti herrikoiez eta sakroez osatutako errepertorioa entzuteko aukera izan zuten atzo Parrokira bertaratu zirenek. Amaieran opariak partekatu zituzten abesbatzako kideek eta, Zumaiako Udalaren izenean, Iñaki Ostolaza alkateak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide