Asteburuan Ocho apellidos marroquis filma ikusteko aukera izango da Aita Mari antzokian. Elena Irureta zumaiarra protagonistetako bat duen filma gaur botako dute lehenengoz, 19:30ean hasita; bihar, larunbata, ordu berean emango dute; igandean bi saio izango dira, bata 17:00etan eta bestea 19:30ean; eta azkenenekoz astelehenean ikusi ahal izango da, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoeneko eskuragai daude sarrerakzumaia.eus atarian.
Honela dio filmaren sinopsiak: "Carmenek (Elena Irureta) Jose Maria senarraren azken nahia bete nahi du: Sardinete ontzia berreskuratzea, bere flotaren lehen arrantzontzia, Marokoko portu batean ainguratuta dagoena. Kantabriatik (Espainia) Marokora egingo duen bidaian, Begoña alaba (Michelle Jenner) eta Guillermo suhia (Julián López) izango ditu lagun. Talka kulturalen artean, gainera, Jose Mariaren sekretu handia ezagutuko dute".