San Telmo eta San Pedro jaietan janari postuak edo kamioi-dendak jarri nahi dituztenek abenduaren 19a bitartean apuntatu beharko dute.
Postua lortu nahi dutenek oinarrietan (VI. kapituluan) eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte. Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkez daitezke aurrez aurre, baita egoitza elektronikoan ere.
Ogitartekoak eta patata frijituak saltzeko hiru lizentzia emango ditu udalak; txurroak jartzeko bi lizentzia; eta gaztainak saltzeko beste bi lizentzia. Esleipena zozketa bidez egingo da eta itxaron zerrenda sortuko da.