Berrituko buruz buruko txapelketan aurrera egin du Cosme Agirrek

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 9a

Cosme Agirre eta Jon Tambourindeguy Berriatuko frontoian.

Berrituko banakako zesta punta txapelketako final zortzirenetako partida jokatu zuen atzo pilotari zumaiarrak.

Jon Tambourindeguy izan zuen aurkari atzo Cosme Agirre puntista zumaiarrak Berritukoa banakako zesta punta txapelketako final zortzirenetan. Lesioagatik baja izan zen Joseba Zuloagaren aurka aritu zen atzo Bidarteko puntista beteranoa, eta ez zizkion gauzak erraz jarri zumaiarrari.

Partida hiru setetan erabaki zen. Lehena Agirrek irabazi zuen, 11 eta 12 emaitzarekin; bigarrena Tambourindeguyrentzako izan zen, 12 eta 11 emaitzarekin. Set laburrean, berriz, hobeto moldatu zen zumaiarra, eta 2 eta 5 emaitzarekin irabazi zuen seta eta, ondorioz, partida. Garaipen honek txartela eman dio Berrituko buruz buruko txapelketako final laurdenak jokatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide