Zumaiako sortzaileak Durangoko Azokan izan dira egunotan

Juan Luis Romatet

Zumaiako sortzaileek beraien azken lanak ari dira aurkezten Durangoko Azokan.

Euskal kulturaren erakusleiho nagusia da abenduko egun hauetan izaten ari den Durangoko Azoka, eta argitaletxeak, diskoetxeak, sortzaileak bertan dira egunotan beraien azken sormenak aurkezten. Zumaiako musikari eta taldeek ez dute hutsik egin, eta bertan izan dira, esaterako, Akaleia, Eire, Marlik eta Jon Maia.

Akaleia. (Durangoko Azoka)
Marlik. (Marlik)
Jon Maia. (Durangoko Azoka)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide