Aurreko urteetan gertatu bezala, Olentzerok, Maridomingik, Gomezagok eta sorginek bisita egingo dute Gabon garaiaren atarian Zumaiena ikastetxeko Baso magikora. Iazko esperientziak izandako arrakastaren ondoren, aurten bi egunetan egingo dira bisitak, abenduaren 16an, larunbata, eta abenduaren 17an, igandea, 17:30etik 20:30era.
Sarrerak asteartetik aurrera egongo dira salgai ikastetxeko atarian, 09:15etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:45era. Abenduaren 12an Zumaienako ikasleek bakarrik erori ahal izango dituzte; hilaren 13, 14 eta 15ean, berriz, herritar ororentzako egongo da salmenta zabalik. LH 3. mailatik beherako haurrentzako 2,50 euroan izango dira salgai; adin horretatik gorakoentzako, aldiz, 5 euroan. Pertsonako zortzi sarrera erosi ahal izango dira gehienez, eta ezingo dira erreserbatu, ez telefonoz ezta posta elektroniko bidez ere.
Bisitek 20 minutuko iraupena dute, eta taldean egingo dira. Hala, sarrerak erosterakoan ordutegia ere aurrez erreserbatu beharko da.