Set bakarra irabaztea nahikoa dute Goikoetxeak eta Lekerikak finalerdietara pasatzeko

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 11

IƱaki Osa Goikoetxea bosgarren jardunaldiko partidako une batean. (Eraman!)

Zumaiarra eta gernikarra Goitia eta Basqueren aurka arituko dira Jai Alai Winter Series txapelketako zazpigarren jardunaldian.

Gernikako frontoian jokatzen ari diren Jai Alai Winter Serieseko partida jokatuko da gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera (22:30ean emango du ETB-1ek). A multzoko partida izango da eta Iñaki Osa Goikoetxea eta Unai Lekerikabeaskoa Goitia eta Basqueren aurka neurtuko dira.

Goikoetxea eta Lekerika multzoko liderrak dira 8 puntorekin. Orain arte jokatutako bi partidak aise menderatu ditu aurrelari zumaiarrak eta atzelari gernikarrak osatutako bikoteak, biak ere bi eta huts emaitzarekin: 15-8 eta 15-9 Erik eta Minvielleren aurka, eta 15-9 eta 15-5 Cosme Agirre eta Del Rioren aurka. Goitiak eta Basquek, aldiz, lau puntu dituzte Erik eta Minvielleri bi eta huts irabazi ondoren.

Multzoko gaur egungo liderrek nahikoa dute gaurko partidan set bat egitea txapelketako finalerdietara pasatzeko. Helburua ligaxka multzoko lehen postuan bukatzea izango dute, ahal dela, partida denak irabazita eta set bat bera ere galdu gabe.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide