Gabonetako ehun sorta zozkatu ditu Beheko Plazak bere bazkideen artean

Juan Luis Romatet

Opariak abenduaren 18tik aurrera emango dituzte Hogarreko bulegoan.

Saridunen izenak jasotzen duen zerrenda Hogarreko sarreran dagoen iragarki-taulan ikusi ahal izango da etzitik aurrera.

Gabon garaia heltzearekin batera, Gabonetako ehun sorta zozkatu ditu Beheko Plaza pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak. Behin zozketa eginda, saridunen izenak Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroko iragarki-taulan jarriko dituzte asteazkenetik aurrera.

Sorten banaketa abenduaren 18tik aurrera egingo dela iragarri du Beheko Plazak, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, elkarteak Hogarrean duen bulegoan. Opariak jasotzeko bazkide txartela erakutsi beharko da. Erosketa gurdia eramatea ere gomendatzen dute, sortak errazago eramateko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide