Hasi dira Jaiotza jartzen Beheko plazan

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 12a, 08:23

Beheko Plazan jarri dute jaiotzak azken urteotan. (Juan Luis Romatet)

Gabon gau arratsaldean zabalduko dute lehendabizikoz jaiotzako oihala.

Gabonak gero eta hurbilago dauden beste seinale bat: abenduaren lehen egunean piztu zituzten argiak herriko kale eta eraikinetan, eta orain jaiotza muntatzen hasi dira Eusebio Gurrutxaga plazan.

Leku desberdinetan kokatu izan dute Jaiotza herrian, baina azken urteetan Beheko plaza aukeratu dute kokapen gisa. Abenduaren 24an, arratsaldea iluntze bihurtzen ari den unean zabalduko dute oihala eta bertaratuko diren herritarrek bertako pertsonaiak ikusteko aukera izango dute lehendabizikoz: Maria, Jose eta haur txikia, aingerua, artzainak eta astoa eta behia. Txanda desberdinetan irekiko dute oihala arratsaldean zehar. 

Urtarrilaren 5ean, erregeek geldialdia egingo dute desfilearen amaieratik hurbil, eta haur txikiaren aurrean belaunikatuko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide