Familiei zuzendutako dantza tailerra antolatu du Astinduk

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 12a

Iaz ere antolatu zuen Astinduk familei zuzendutako ekintza. (Maria Maya Manterola)

Dantza tailerrak antolatzen ditu Astindu dantza elkarteak hilero. Abendukoa familiei zuzendutakoa izango da, eta hilaren 29an izango da.

Familiak dantzan jarri nahi ditu Astinduk urte amaieran. Hala, Zumaiako dantza elkarteak hilero antolatzen duen dantza tailerra familiei zuzendutakoa izango da abenduan. 

Hilaren 29an egingo da tailerra, arratsaldez, 17:00etan hasita, Torreberrin. 4 urtetik gorako haurrei zein helduei zuzenduta egongo da, eta Oihane Vicente Agirrezabal dantza mugimendu terapeutak eskainiko du.

Astinduren beste tailerrekin ez bezala, kasu honetan izenak eman beharko dira aurretik astindu.zde@gmail.com helbidera idatzita, edo 623 228 665 telefono zenbakira WhatsAppeko mezu bat bidalita. Iragarritako orduko tailerreko aforoa betetzen bada, beste saio bat egingo da 15:00etan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide