Txokolatea txurroekin emango die Beheko Plazak gaur bere bazkideei

Juan Luis Romatet

18:30ean hasiko da txokolate jana Hogarrean.

Santa Luzia eguna da gaur, eta ohikoa den bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak txokolate beroa txurroekin emango die bere bazkideei.

Sabela berotu eta betetzeko aukera izango dute gaur Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek. Santa Luzia eguna da gaur, eta ohiturari jarraituta, txokolatea txurroekin emango diete elkarteko bazkideei. 18:30etik aurrera izango da, Hogarreko tabernan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide