Berrituko final laurdenak jokatuko dituzte bihartik aurrera. Aurten, berrikuntza bezala, emakumeen txapelketa ere jokatuko dute. Partida guztiak Berrituko Mendibarren frontoian jokatuko dira, 19:30etik aurrera: abenduaren 16 eta 23an final laurdenak; 29an finalerdiak, eta urtarrilaren 5ean finalak.
Gizonezkoetan, bi zumaiar izango dira lehian. Cosme Agirrek bihar izango du partida, Del Rioren aurka. Aurrekanporaketak irabazita lortu du Agirrek final laurdenerako txartela, eta bolada onarekin jarraitu nahiko du.
Imanol Lopezek, barria, hilaren 23an jokatuko du bere partida, kasu honetan, Laduche izango du aurkari.