Alex Uranga bigarren izan da Lanzarote Quemao Class txapelketan

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 13a

Lanzarote Quemao Class txapelketako saridunak. (Quemaoclass.com)

Amaury Lavernhek irabazi du Kanariar Uharteetan jokatzen den txapelketa hau, eta bodyboardlari zumaiarra bigarren izan da.

Kanariar Uharteetako Lanzarote irlan jokatu berri da 8. Lanzarote Quemao Class surf eta bodyboard txapelketa. Aurreikuspenek ziotena baino olatu hobeagoak izan dituzte parte hartzaileek, eta ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute zaletuek.

Bodyboardeko finalean Reunion Irlako Amaury Lavernhe, Willian Lujan kanariarra, Ethan Capdeville frantziarra eta Alex Uranga zumaiarra neurtu ziren. Lavernhe hasieratik joan zen puntuak pilatzen, eta bera izan da txapelketako irabazlea. Zumaiarra, berriz, final on bat eginda, bigarren postuan sailkatu da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide