Paleta argentinarreko teknifikazio saioetan dabiltza Zumaiako hiru pilotari

Juan Luis Romatet

Teknifikazio saioetan aritzen diren gazteak Gaska trinketean. (Gipuzkoa Pilota)

Gipuzkoako Pilota Federazioak teknifikazio saioak eskaintzen dizkiete lurraldeko pilotari gazteei.

Modalitate desaberdinetako saioak izaten dituzte gazteek: esku pilotan, palan, etab. Palaren barruan, hain ezaguna ez den paleta argentinarreko saioetan ari dira parte hartzen Zumaiako Kirol Elkarteko hiru gazte: jubenil mailako Aritz Garikano, Joel Martin eta Telmo Carballo. Hilean behin joaten dira Donostiara, Gaska trinketera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide