'Itota' abestiaren bideoklipa kaleratu du GZRk

Jabi Gonzalez Toston

Aitor Aristi zumaiarra tarteko duen musika taldearen lehen EPko aurrerapen kantua da eta beste hiru kantuak ere entzungai daude jada.

GZR Getariako musika taldeak bere lehen EPa kaleratu berri du: EP I. Bada, aurrerapen gisa, sortu duten kantuetako bat zabaldu zuen atzo bideoz. Aitor Aristi zumaiarra tarteko duen laukoteak Itota deitu du aurrerapen abestia Jurgi Taboadak Zumaian duen Ozen estudioan grabatu zuten, gainerako hiru abestiak bezalaxe. Bideoklipa, berriz, Loratu Studioko Axel Eizmendik grabatu eta editatu du.

Musika taldeak jakinarazi du, era berean, EPa osatzen duten gainerako hiru abestiak dagoeneko entzungai daudela. Gaurtik, YouTuben eta Badcampen eta ostiraletik aurrera Spotifyen.

Nolanahi ere, honakoa ez da GZRren lehenengo lana; izan ere, iaz Hordo txikira Lapa kaleratu zuten.

Erlazionatuak

GZR, doinu bizi-biziak dituen rock taldea

Onintza Lete Arrieta 2023 abu 10 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide