Irunen abiatu eta Baionan amaituko da 23. Korrika. 2024k0 martxoaren 14an hasi eta hamar egun geroago, hilaren 24an, bukatuko da. Tartean, Euskal Herriko herri ugari zeharkatuko ditu euskararen aldeko martxa erraldoiak.
Horren barruan, hainbat ekintza antolatuko dituzte herriz herri. Zumaian egingo direnez arduratuko den batzordea osatzeko lehen bilera deitu du Zumaiako AEK. Datorren asteartean izango da, abenduaren 19an, 17:15ean, Igor AEK Euskaltegian. Antolakuntza lanetan lagundu nahi duten herritar oro daude bilera horretara deituta.