'Ez dago salbu inor', Biderbost taldearen lehen abestia

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 14a

Ezkerretik, Imanol Balenziaga, Beñat Fernandez, Jurgi Taboada, Mikel Larrañaga eta Ibon Gorriti. (Utzitakoa)

Biderbost laukoteak Jurgi Taboadaren Ozen estudioan grabatu dituen abestietatik lehena plazaratu du.

Beñat Fernandez ez da geldirik egotekoa, eta Marlik taldearen ibilbidea amaitu zela ikusi zuenean (hala ere azken disko bat ateratzeko gai izan da Marlik, Nigan zara izenekoa) beste proiektu batekin hasi zen lanean, denborarekin Biderbost bihurtuko zena. "Denbora nihoan Marliketik kanpo doinuak eta kantak sortzen, eta Marlik bukatzea erabaki genuenean momentua zela pentsatu nuen", azaldu du Fernandezek.

Zituen demoak entsegu lokalean beste musikari batzuekin probatu nahi izan zituen. "Hor proposatu nion Mikeli [Larrañaga] bere gitarrarekin animatzeko, gero Ibon [Gorriti, bateria] hasi zen, eta segituan Balentxi [Imanol Balenziaga, baxua]". Demo horiettik bereziki lau moldatu zituztela dio gitarristak. "Prest zeudela ikusitakoan, irailean, Jurgiren [Taboada] estudiora joan ginen grabatzera".

Gabazio saio horretako lehen abestia da Ez dago salbu inor, eta Youtuben eta Spotifyen entzun daiteke. Taboadaren Ozen estudioan grabatutako beste hiru abestiak banan-banan igotzeko asmoa erakutsi dute taldekideek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide