Mantentze soinketa ikastaroan izena emateko epea zabalduko dute asteazkenean

Maria Maya Manterola

Datorren urteko lehen seihilekorako ikastaroa antolatu du beste behin ere Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Izena emateko epea datorren asteazkenean zabalduko dute, hilak 20.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak jarduera ugari antolatzen ditu ikasturtean zehar. Horien artean da mantentze soinketa ikastaroena. Datorren urteko lehen seihilekorako izen ematea datorren asteazkenean, abenduak 20, zabalduko dute. 

Horretarako, elkartearen bulegora jo beharko da 11:00etatik 12:00ak bitartean. Seihilekoko ikastaroaren prezioa 72 eurokoa izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide