Leire Esnal zumaiarrak pilota egokituko Espainiako txapelketa jokatuko du bihar, Iruñeako Labrit pilotalekuan. Bikote izango du Joxeba Altuna oriotarra. 11:30ean hasiko da norgehiagoka.
Irunen jokatutako kanporaketan lortu zuten finalerako txartela, eta aurkari izango dituzte Xabier Villar zarauztarra eta Iraitz Huegun.