Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz lelopean, Gabonei begira euskaraz aritzeko kanpaina abiatu du Zumaiako Udalak beste erakunde batzuekin elkarlanean. Kontsumitzaileak aktibatzeaz gain, merkatariak eta ostalariak arreta euskaraz ematera bultzatu nahi dituzte.
Kanpaina zabaltzeko eskuorri batzuk zabalduko ditu udalak, eta baita oihalezko poltsa batzuk ere. Merkatarien eskura izango dira azken horiek. Izan ere, udalak zumaiarrak gonbidatu nahi ditu Gabonetan eta urte osoan euskaraz saltzen eta erosten jarraitzera.