Urtarrileko KZ guneko ikastaroetan izena eman daiteke jada

Maria Maya Manterola

Aurrez aurre hitzordua hartuta, telefonoz deituta edo KZ guneko webgunera jota eman ahal izango da izena. 

KZ guneak zabaldu du dagoeneko azaroko ikastaroetan izena emateko aukera. Askotariko ikastaroak izango dira datorren hilabetean, besteak beste, ofimatika tresnei, lainoan argazkiak gordetzeko aukerei eta musika aplikazioei buruzkoak. Ikastaro guztien zerrenda KZ gunearen webgunean kontsulta daiteke. 

Izena emateko hiru bide izango dira: aurrez hitzordua hartuta, KZ gunean bertan, batetik; telefonoz (943-02 36 92) deituta, bestetik; edota webgunean bertan erabiltzailea eta pasahitzaren bidez sartuta, azkenik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide