Hilaren hasieratik izan da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan Bagara erakusketa. Artea eta literatura uztartzen ditu, eta helburua da Euskal Herriko emakume sortzaileen ondare artistikoa herritarren artean zabaltzea, Rosa Valverde, Esther Ferrer eta Mari Paz Jimenezen lanak oinarri hartuta. Aran Santamaria eta Irene Irureta artista zumaiarrek eta Arrate Rodriguez oreretarrak sortu dituzte erakusketako piezak.
Aretoa 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute gaur eta bihar.