Bazkideen batzarra egingo du bihar Indamendi mendi bazkunak

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 18a

Araba eta Burgos arteko mugan egin zuten Indamendikoek urteko azken irteera. (Indamendi M.B.)

Eusebio Gurrutxaga plazako Gizarte zentroan egingo da urteko batzar orokorra, 19:00etatik aurrera.

Mendi irteerez betetako urtea mahaiaren bueltan amaitu zuten Indamendi bazkuneko kideek. Araba eta Burgos artean aritu ziren mendiaz gozatzen, eta ondoren lagunarteko bazkaria egin zuten.

Bihar, berriz, bazkide batzarra izango dute. Eusebio Gurrutxaga plazako gizarte zentroan izango da, Hogarrean, bertako bigarren solairuan, 19:00etan hasita. Urteko kontuak eta xehetasunak ezagutzeaz gain, etorkizunera begira dauden asmoez hitz egiteko aukera izango dute bazkideek. Batzarreko gai ordena puntu hauek osatzen dute:

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • Diru kontuen azalpenak.
  • 2023an egindako ekintzei buruzko informazioa eta 2024ko egutegiaren aurkezpena.
  • Federatzeko lizentziak.
  • Zuzendaritza berritzea.
  • Galderak eta eskaerak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide