Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekimen sorta antolatu du Sarek Gabonetarako

Maria Maya Manterola 2023ko abe. 19a, 10:30

Iaz Indamendira egindako irteera.

Urtero legez, hainbat ekintza izango dira Gabon garaian Zumaiako Sarek antolatuta. Urteko azken egunean manifestazioa egingo dute, eta bestelako ekintzak ere izango dira: mus txapelketa eta mendi irteera, besteak beste.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen alde, zenbait ekintza izango dira Gabonen bueltan aurtengoan ere. Zumaiako Sarek antolatu du ekimen sorta, eta abenduaren 31ko urteroko manifestazioaz gain, bestelako ekintzak ere egingo dituzte, ostiralean hasita: 

Abenduak 22, ostirala
22:00. Mus txapelketa Inpernupen. Izen-ematea, Inpernupen. 

Abenduak 24, igandea
08:00. Mendi irteera Indamendira, Ludotekatik abiatuta. 

Abenduak 29, ostirala
20:00. 
Azken ostiralaeko elkarretaratzea Saregile plazan.

Abenduak 31, igandea
19:00.
Manifestazioa, Beheko plazatik hasita.

Urtarrilaren 13ko manifestaziora joateko autobuseko izen-ematearen berri ere eman dute. Inpernupe eta Kantauri tabernetan nahiz onlinehelbide honetan izango da horretarako aukera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide