Kimikarin zientzia tailerrak egingo dira urtarrilaren 2an Oxford aretoan. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak dira eta bi txandatan emango dira: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Izenak ingurumena@zumaia.eus helbidera idatzita emango dira. Epea abenduaren 21ean amaituko da.