Datozen egunetan jarriko dira salgai Aita Mariko emanaldietarako sarrerak

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 19a

The Spolem Girls gospel taldeak kontzertua emango du urtarrilaren 7an.

Urte bukaerako haur antzerkirako eta datorren urte hasierako lehen emanaldietarako sarrerak erosi ahal izango dira datozen egunotan Internet bidez nahiz turismo bulegoan.

Datozen egunotan jarriko ditu salgai Zumaiako Udaleko Kultura Sailak Aita Marin hurrengo egun eta asteetan izango diren emanaldietarako sarrerak. Bi haur antzerkitarako eta gospel kontzertu baterako sarrerak eskuratu ahal izango dira txanda honetan.

Hala, abenduaren 28an, osteguna, 18:00etan izango den Tomaxen abenturak, misterioa ikasgelan haur antzerkirako sarrerak bihartik aurrera izango dira salgai. 12:00etan jarriko da salmenta martxan, eta sarrerek 4 euro balioko dute.

Datorren urtean, berriz, hilaren 7an, igandea, 19.30ean hasita, The Spolem Girls taldearen kontzertua izango da. Sarrerak ostegunean jarriko dira salgai, 12:00etan, eta prezioa 6,20 euro izango da helduentzako eta 4,35 gazte txartelaren jabeentzako.

Urtarrilaren 14an, aldiz, Loti ederrak haurrentzako antzerkia izango da. Bi saio izango dira, 12:30ean lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrerak 4,10 euroan izango dira salgai ostegunetik aurrera.

Sarrerak turismo bulegoan izango dira salgai, eta Internet bidez sarrerakzumaia.eus atarian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide