Txistor pintxoa emango die Beheko Plazak bere bazkideei San Tomas egunean

Juan Luis Romatet

Txistor pintxoak jateko aukera ugari izango da bihar.

San Tomas eguna da bihar, eta ohi den bezala, txistor pintxoa emango die Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideei.

Txistorra jateko makina bat aukera izango da bihar, San Tomas egunez, etxean zein tabernetan. Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak arratsaldez emango dizkie txistor pintxoak bere bazkideei. 18:00etatik aurrera izango da, Hogarreko tabernan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide