Emakumeon Etxea itxita egongo da Gabonetako egunetan

Juan Luis Romatet

Iaz jokatu zuten lehenengoz mus txapelketa Emakumeon Etxean. (Maria Maya Manterola)

Urtarrilaren 8ra arte egongo da Martxoak 8 plazako zerbitzu hau itxita.

Zumaiako Emakumeon Etxea itxita egongo da gaurtik urtarrilaren 8ra arte Gabon garaia dela eta. Jendaurrera begira ateak itxita izango baditu ere, egun hauetan lanean arituko direla ere azaldu dute zerbitzu honetako arduradunek: "memoria eta aurrekontu lanak amaitu, urtarriletik ekainerako gure programazioaren azken xehetasunak itxi...". Behin Gabonen ondoren itzuliko direnean programazioaren berri emango dutela azaldu dute.

Hori bai, Gabon garaian egun batean irekiko dute etxea, abenduaren 28an, Emakumeon* Etxeko II. Mus Txapelketa jokatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide