Loreto Aramendik organo kontzertua emango du gaur Parrokian

Juan Luis Romatet

Zumaian izango da gaur Loreto Aramendi organista. (loretoaramendi.com)

Donostiako Koruko Santa Maria basilikako organista titularraren kontzertua 20:00etan hasiko da San Pedro parrokian.

Loreto Aramendik organo kontzertua emango du gaur iluntzean, 20:00etatik aurrera, San Pedro Parrokian. Donostiako Koruko Santa Maria basilikako Cavaillé-Coll (1863) organuko organo-jotzailea titularra; piano-jotzaile eta klabezin-jotzailea da Aramendi.

César Franck, Gabriel Fauré, Franz Liszt edota Camille Saint-Saënsen obrak entzuteko aukera izango dute gaurkoan parrokira bertaratzen direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide