'Gorixo', Bizkaiko txapeldun trontzan

Juan Luis Romatet 2023ko abenduaren 22a

Zubiaurre eta Agirre, txapeldunen sariekin.

Mikel Agirre ondarrutarrarekin osatu du Andoni Zubiaurrek bikotea. Iaz lortutako txapela berretsi du bikoteak.

Bizkaiko trontzalari txapelketa jokatu zen atzo Bilbon, San Tomas eguneko ekitaldien barruan. Lau bikote aritu ziren lanean, eta horien artean zen Andoni Zubiaurre Gorixo Zumaiako bizilaguna, Mikel Agirre ondarrutarrarekin bikotea osatuta.

Parte hartzaileek, lehenbizi, etzandako enborrari zazpi moztualdi egin behar zieten, zutik zegoen enborrari sei moztualdi jarraian, eta, amaitzeko, beste zazpi moztualdi etzandak enborrari. Guztira, hogei moztualdi egin behar izan zituzten. Zubiaurre eta Agirre izan ziren lana egiten azkarrenak, 9 minuturekin. Bigarrengoari minutu erdiko aldea atera zieten. Garaipenarekin ezin pozago, erakustaldi bat edo beste egingo dituzte datorren urtean zehar.

Mutrikuarra jaiotzez, Zumaian bizi da Zubiaurre, eta Telmo Deun traineruko arraunlaria ere izan zen 2014tik 2018ra bitartean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide