Ilusioz hartu dituzte herriko txikiek eta ez hain txikiek Olentzero eta Gomezago gaur eguerdian. Olentzerori eman diote ongietorria, lehenik eta behin, Beheko Plazara eta elkarrekin egin dute Arranplara arteko bidea, ondoren, itsasotik iritsi den Gomezagorekin elkartzeko. Bidean, Olentzerok Kofradian zegoen postontzia jaso du haurrek igorri dizkioten gutunak irakurtzeko gauean opariak banatu aurretik.
Arranplara arteko bide hori alaia izan da oso, Gabon kantak abestuz egin baitute. Trikitilariek eta pandero jotzaileek jarri dituzte doinuak. Horrez gain, zanpantzarrak ere izan dituzte lagun. Haiek markatu dute bidea, hain justu, eta, ehunka herritarrek osatu duten tropela gidatzeko. Eguraldia lagun izan dutenez, jendetza bildu da gaurkoan.
Behin Olentzero eta Gomezago elkartu direnean, estu besarkatu dira biak, eta, Olentzeroren gurdira igo da Gomezago. Hala, elkarrekin egin dute Amaiako Plazara arteko bidea bi lagunek. Bertan gozokiak banatu dizkiete herritarrei eta haurrek haiekin hitz egiteko eta argazkiak ateratzeko aukera izan dute. Horren aurretik, halere, berriro abestu diete.