Gabon kantuak izan dira protagonista Gabon eguneko arratsaldean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 25a, 12:00

Gabon Koruak urteroko emanaldiak eskaini ditu San Pedro parrokian eta kalean, eta, Erkibe elkarteak antolatutako Gabon abestien lehiaketa ere egin dute Beheko Plazan.

Gabonetako abestiek herriko kaleak hartu zituzten atzo iluntzean Gabon Koruarekin eta Erkibe elkarteko antolatutako gaztetxoentzako lehiaketarekin. Hori horrela, beste urte batez kantu-jiran aritu ziren Gabon gau egunez soilik biltzen diren Gabon Koruko kideak herriko kaleak haien ahotsekin alaitzeko.

Nolanahi ere, kalera irten aurretik, San Pedro parrokian eskaini zuten kontzertua 17:30ean hasita eta ikusmin handia sortu zuen emanaldiak. Horren erakusle da goraino bete zutela parrokia. Kontzertua amaitutakoan atera ziren kalera, esan bezala, Gabonetako izpiritua herri osoan zabaltzeko. Beheko Plazako jaiotza inauguratzeko baliatu zuten geldialdietako bat.

Hain justu, Erkibe elkarteak bertan egin zuen urteroko Gabonetako lehiaketa eta aurten zortzi izan dira parte hartu duten taldeak. Bederatzi ziren izena emanda zeudenak, baina batek ez aurkeztea erabaki zuen, azkenean. Antolatzaileak gustura agertu dira, edonola ere, azken urteetan ez bezala aurten mutil ugari aritu direlako kantuan. Abeslari onenak ez ezik, jantzi onenak eta jaiotza politena ere saritu zituzten.

Argazkiak: Juan Luis Romatet

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide